jueves, 27 de noviembre de 2014

2014-11-27

  Azken eguna aurkezpenak entzuten. Denetarik egon da, PPT-ak, Powtoon, beste baliabide batzuk... batzuk ahozko aurkezpenak, beste batzuk bideo soilik... batzuentzako errazago eta beste batzuk landutagoak. Egon direnetatik, agian, bisualenak.

  Landutago gaiak orokorrean antzekoak izan dira baian talde batek Waldorf metodologiari buruz hitz egin du, Ikt-ak DBH-n erabiltzen hasten direnak, eta honek ea benetan beharrezkoak diren ikt-ak hain goiz erabiltzen hastearen beharraz barne eztabaida sortu dit.



sábado, 22 de noviembre de 2014

Oposaketen Plazak Nahikoak?????

   Kanpaiak entzuten hasi dira eta jendeari urduritasuna piztu zaio! Orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako oposaketak aterako direla esan du. Seguruenik 2015 eta 2016 an egitekoak, baina plaza kopurua zehaztu gabe dago, momentuz behin behineko zifra bota dute, 400 inguru.

   Gradua amaituta izango dutenentzako suerte handia da bukatu bezain pronto edo bukatu gutxira oposaketak egiteko aukera edukitzea, ez baitira oso maiz ematen. Hala ere, printzipioz eskuragarri egongo diren plazak Hezkuntzan diardutenek ez dituzte nahikoak ikusten.

   Jubilazioak gehiago dira eta irakasleak eskatzen dira. Ez dago dirurik, baina ez dago gure etorkizuneko heroiak hezitzeko jende nahikorik, eta joera hau jarraituz gero eta gehiago izango dira faltan. Entzun duzue jubilazioen inguruan gertatzen dena? Langile gutxi daudela hainbeste jubilatuen pentsioak pagatzeko? Ba gauza bera hezkuntzan, jubilazio gehiago, lanpostu berriekin konparatuta.

jueves, 20 de noviembre de 2014

2014-11-20

  Saio honetan aurkezpenak egiten jarraitu dugu. Oraingoan nire gelakideak izan dira eta gaiak aldatuz joan dira, entretenigarritasuna handituz. Berrikuntzak egon dira aurkezpen hauetan. Talde batzuk bideok egiteko aplikazioak erabili dituzte betiko aurkezpenei aire freskoa emanez.

  Aurkezpen hauetan gehien bat "WEB 2.0" inguruan izan dira.


  Talde hauek ondo moldatu dira eta bigarren txandakoak izanda segurtasun gehiagorekin nabaritu zaie. Lehenak izateko urduritasun plusa barik.

De lo sólido a lo líquido. "Las nuevas alfabetizaciones ante los cambios culturales de la Web 2.0"

Laburpena:

Artikulu honetan, orokorrean gizarte digitalaren alfabetizazio berrietarako modelo bat eskaintzen da. Baumanen metafora erabiliz, kultura “solidoaren” eta XlX. eta XX. mendearen arteko informazioaren kultura “likidoaren” posizioari erreferentzia egiten zaio; zeinean 2.0 web-ak gure gaur egungo kulturako faktore anitzengan efektu esanguratsu asko dauzkan.
Alfabetizazioak eremu digital batean subjektu bezalako identitatezko grapen prozesu bat aurkeztu beharra dauka. Era berean, honek informazioarekin interakzionatzeko eta modu kritiko eta emantzipatzaile gisa birsortzeko konpetentzia intelektualen, sozial eta etikoen apropiazio esanguratsuagatik nabarmendua izan beharra dauka. Beraz, esan daiteke alfabetizazioaren meta subjektu bakoitzarengan ziberespazioaren kultura kritikoan, formalean eta autonomoan antzeztu eta parte hartzeko gaitasuna garatzea izango dela. Oro har, hau, gizarte informazionalaren hiritar guztien eskubide eta beharrizan bat da.
Garai berriek, aktore gehiago sortu dituzte, hala nola, Internet, telefonia mugikorra, bideo-joko eta gainontzeko baliabide digitalak. Hauek, gure esperientzia aspektu anitzetan aldatzen ari dira: aisian, komunikazio pertsonaletan, ikaskuntza-prozesuan, lan-munduan, etab. Digitala dena, kultura solidoaren eta kontsumismoaren esperientziatik ondo ezberdindutako esperientzia likidoa da, eta horrenbestez, ikuspuntu eta alfabetizazio eta aprendizai eredu berrien beharrizana du.

lunes, 17 de noviembre de 2014

Murrizketarik ez!

  Azken urteotan gobernutik murrizketa nahikotxo egin dira Hezkuntzan. Ez bakarrik Hezkuntzan, baina kasu honetan dagokidanagatik hezkuntzari buruz arituko naiz. Murrizketei esker ikas materiala murriztu behar izan da eskoletan, murrizketei esker irakasleak murriztu dira ikastetxeetan.

  Batzuen galdera da, batzuk diru laguntza gutxiagorekin lortzen badute, zertarako behar dute beste batzuk diru gehiago? Arrazoia izan dezakete horretan baina zergatik ematen zaio hain garrantzia gutxi hezkuntzari, irakasleei baldin eta etorkizuneko gizartearen prestakuntzan aritzen direnak badira.

  Hau kontutan hartzen ez dutela argi dago, ostantzean arduraz jokatuko lukete honen aurrean eta egin denarekin aberatzen esku utzi nahi dute hezkuntza. Berdin zaie kalitatezkoa izango den edo ez, argi dago herrialde bat kontrolatuta edukitzeko, herri analfabetoa interesatzen da gehien.

  Gure esku dago hezkuntza kalitatezkoa izatea, gure esku dago aldaketak suertatzea baina euren esku dago guri lana erraztea eta ez zailtzea.

jueves, 13 de noviembre de 2014

2014-11-13

  Gaurko egunean taldekideen lanen aurkezpenak ikusi ditugu eta nire kasuan, aurkezpena egitea egokitu zait. Nahiko galduta ibili gara auzkezpenak egiten, izan ere, lehenengoak izan gara. Hala ere, nahiko ondo atera dira orokorrean, urduritasuna alde batera utziz.

  Landutago gaiak interesgarriak izan dira baia talde batzuk gai bera landu dutenez errepikagarria izan da. Aurkezpenak egiteko baliabideak Power point edota Prezia izan dira, erabiltzen ohituta gaudenak. Prestatzeko denbora faltagatik ez dugu innobatu izan nahi.



                                               Nire Taldea aurkezpena egiten

lunes, 10 de noviembre de 2014

LOMCE Legea Non?

   Irailean LOMCE legearen inposaketa hasi zen eta horrekin batera gure lehenengo praktikak burutu genituen. Guk ikasitakoarekin desberdintasunik ikustea espero genuen baina ez, heldu ginenean oraindik ez zegoen ezarrita. Eusko Jaurlaritzatik denbora gehiago eskatzen zen baina egia esanda, ikastolen nahia izan da lege horren ezarpen eza.

   Wert legearen aurka agertu diren ikastola eta ikastetxe askok honeri muzin eginik aurreko legearekin jarraitu dute hezkuntza. Ez naiz sartuko lege honek ekartzen zituen aldaketak, folioan irakurrita esentzia, errealitatea galtzen da. Horregatik gustatuko litaidake Lomce-arekin lanean aritu zaretenok zuen esperientzia azaltzea, aurreko legearen eta berriaren arteko aldeak azaltzea.

   Alde edo kontra egon arren, jakina da hezkuntza legeak momentuan boterean dagoen gobernuaren araberakoa dela eta kasu honetan txertatuko dizuet niretzako oso adierazgarria izan den argazki bat.




sábado, 8 de noviembre de 2014

2014-10-30

  Klase magistraletan ere, taldeka ibiliko gara batzuetan. Talde hauek zerrendaren araberakoak dira, beste behin ere ez digute gure kabuz sortzen utzi.
  egun desastrosoa izan da, asko kostatu zaigu ulertzea zer demontre egin behar zen, zein zen gure materiala lana egiteko eta zerbait egiten hasiko ginenerako saioa bukatu da.
  Ordenagailua eraman ez dugunez beste taldekoen ordenagailuak erabili behar izan ditugu, honek dakarren denbora galerarekin, noski.
  Lanak egin behar ditugunean ezinbestekoa da irakasleak berak argi azaltzea eta dagokion momentuan. Horretaz aparte, e-gelan egitekoak jartzea eta zerbait hor dagoela ez abisatzea horrelako nahasteak dakar.