jueves, 8 de enero de 2015

Eskerrik Asko Ion Mitxelena

  Eta nor da Ion Mitxelena?

  Ion EHUko ikaslea da, Leioako fakultatean. Fisika ikaslea zehatz mehatz. Eta honi eskertu behar diogu azken hilabeteetan autobusek egiten duten ibilbide berria.

  Azaltzen hasiko naiz. Azken hilabeteetan autobus gehienek unibertsitateko atzekaldetik sartzen ziren fakultatera, Askartza ikastolatik alegia. Hasieran istripu baten ondorioz zela uste genuen baina egunak joan ahala errepikatzen zen ekintza bihurtu zen. Lauhilabetea bukatuta eta oraindik arrazoia jakin gabe ibili gara, gaur arte.

  Ion Mitxelenak bere graduko amaierako lanean  gomendio batzuk egin zituen hasieran sortzen ziren autoilarei irtenbidea emateko asmoz. Proiektuak 3 alternatibak ematen zituen eta horietatik bat da gaur autobusek egiten duten ibilbidea egitea. Honi esker %25ean hobetu da, beraz, ESKERRIK ASKO ION!

  Zorionekoa da Gradu amaierako lana zerbaitetarako baliagarria dela ikustea.