Astekaria

2014-10-24


  Bloga sortzeko eguna izan da. Hau eratzen lehenengo kontaktua nahiz askotan batzuk irakurri. Funtzionamenduaren eta antolaketaren inguruan ibili gara eta bakoitzak bere gmail kontutik hasi du.

  Sortu ostean lehenengo sarrera egiteko unea etorri da, bloga betetzen joateko abiapuntua. Sarrera bakoitzak titulu bat izan beharko du eta sarrera hauek hobeto antolatzeko ETIKETAK erabiltzen dira "," bidez banatzen direnak etiketa bat baino gehiago jartzen direnean. Azken finean, bloga erabiltzeko beharrezkoak diren hainbat erramintak erabiltzen ikasi dugu, hala nola: bidioak, argazkia, URL-ak txertatzen, beste orri batzuk nola sortu, etiketak ikusgai jartzen, diseinuarekin trasteatu...

  Eta, argibideak jaso ostean, blogaren astekariarekin hasi gara.


2014-10-30

  Ikaskideen blogen helbideak bakoitzak bere blogean txertatzen hasi gara. Ondoren, blogaren diseinuarekin jarraitu dugu, txukuntzen, ordenatzen, polito jartzen... 

  Irakasleak bideo bat jarri digu "feed"-en inguruan gero praktikan jartzeko gure blogetan, Informazioa automatikoki gure blogean eguneratzeko balio duena.

  Gaurko bukatzeko erloju interaktibo bat jartzen ikasi dugu, kasu honetan, "Clocklink"-etik aterata.



2014-11-13

 Gaur binaka egiteko ariketa bate egiten aritu gara. "Testua formateatzen" izan da, eta izenak esaten duen moduan, eman zaigun testu batean aldaketak egin ditugu. Word-eko hainbat herramintak erabiltzen ikasi dugu; hala nola, bibliografia ordenatzen, hiperbinkuloak egiten, dokumentuaren mapa... normalean modu zailago batean egiten ditugun gauzak modu errazago batean egiten ikasi.

 Egia esanda, ez da klase oso aberasgarria izan. Orokorrean modu batean edo bestean banekizkien gauzak egiten eta izan ditudan arazo txikiak word 2007an aritu garelako izan da eta 2010 erabiltzen dudanez gauza txiki batzuk aldatzen ziren.


2014-11-14

 Taldeetan aritzea tokatu zaigu gaur. Ikt-ko proiektuarekin hasi gara, talde lanetan ematen diren egoera batzuei buruz hitz egiten eta " Los jetas y los pasotas" testua irakurtzen. Talde txikian komentatu ostean talde handian azaldu dugu talde txikien iritzia, eta horrela gure taldekideen ideak ezagutzeko aukera izan dugu.

 Honekin bukatu dugunean gure taldeko fitxa eraiki dugu, bakoitzaren rola eta argazkiarekin. Honekin lotuta talde arauak sortu ditugu lan prozesua errazteko eztabaidak egongo direnerako, eta lan osoa Sites batean igo behar denez, Sites hori zabaldu dugu.


2014-11-20

 Gaurko egunean proiektuarekin jarraitu dugu. Bigarren entregablea egiteko denbora izan da eta hasieran oso argi ez eduki arren, berehala ekin diogu lanari.

 Egin beharrekoak taldekideen artean banatu ditugu. Ordenagailuz egitekoak ziren eta ezin ginen egon guztiok gauza berarekin. Lehenengo gauza mapa kontzeptual bat sortzea zen eta horretarako irakasleak plataforma batzuk erakutsi dizkigu. Horrekin batera, beste taldekide batzuk gaiari erantzuna emateko hipotesiak botatzen ibili dira. 

 Eguna bukatzeko kronogramari buelta bat eman diogu, guk sortu behar baitugu eta akta egin dugu. Oso egun aprobetxagarria etxean lan ez egiteko.

2014-11-21

 Bideo bat ikusten hasi gara. Aurreko eguneko lana bukatu ez genuen arren, irakasleak " La competencia digital" - Jordi Abelena ikusi dugu. Konpetentzia digitala, berarentzako zer den azaldu digu. Ez dela bakarrik ordenagailuekin aritu behar adibidez, mobilekin eta telebistarekin eta hainbat tramankuluekin aritzen garelako egunero.
 Batez ere aipatzen digu pertsona kritikoak sortu behar direla, informazioa tratatzeko eta sortzeko gai izango direnak. honekin batera, internet leku sozialatzat hartzen du eta "on-line"-tik kanpo zeintzuk jarrerak eduki behar ditugun dakigun moduan, leku honetan nola konportatu behar garen ikasi behar da.
  Bideo ostean E2-rekin jarraitu dugu eta E3 egiten hasi gara: Gaitasun digitalaren mapa kontzeptuala eta honi buruzko hausnaketa.


2014-11-27

  Gaurko saioan taldeka jarri gara baina oraingo honetan bakarkako lantxo bat egin behar izan dugu. Delicius pltaforman, web gune interesgarrien linkak gordetzeko eta toki berean edukitzeko balio duena, bakoitzak gordetako linketatik bat aukeratu dugu.

  Baliagarria da, izan ere, orain arte markatzaileak jartzen nituen, izenik gabe, eta honetan ordenatzeko eta jakiteko zein da zein, errazagoa da.

  Aukeratutako linkak taula batean jarri ditugu eta sitesera igo dira. Informazioa lantzeko modua izan da, bakoitzarena oso desberdina baina aldi berean erabilgarria. Eta gehiago lantzeko, bakoitzak taula bat osatu behar izan du, irizpide batzuei erantzunez.



2014-12-11

  Gure proiektua aurkezteko aurreko eguna da hau. Etxean asko lan egin behar izan dugu gaurko finkatuta ekartzeko, azken puntadak emateko asmoz. Lanean jartzean espero genuena ezin izan dugu egi, gauza asko ondo zehaztu barik zeudelako eta berriz horretara bueltatu gara.

  Ideak eta erabakiak hartzeari ekin diogu. Berriz eztabaidatzera, gauzak moldatzera, gehitzera...eta denbora faltagatik etxean lana bukatu behar aurkezpena ondo egiteko.


2014-12-12

  Proiektuaren aurkezpena egin dugu, baina hau egin aurretik taldekideen arteko arazoa konpontzen saiatu gara. Konponduta zegoela aurkezpenarekin hasi gara eta nire ustetan, aurkezpenetan, pena da gehienetan egindako lan esfortzua ez ikustea. Hala ere, guztora egindako lana da taldekideei esker.

  Aurkezpenaren ondoren denbora izan dugu gure sitesa txukuntzeko, lana igotzeko eta hobekuntzak egiteko.


2014-12-18

  Gaur gainontzekoen aurkezpenen eguna da. Proiektuen aurkezpenaz gain DAL-aren aurkezpena ere egon da, izan ere irakaslea talde baten tutorea da. Dal-a konpartitzeko helburuarekin izan da baina IKT saioaren denbora zati handia (besteeok IKTko lanak egiteko behar duguna) kendu digu eta hori ez zait ondo iruditu.

  Proiektuen aurkezpenak interesgarriak izan dira, bakoitzak nahi izan duena kntatu duelako, aurkezpenak egiteko gidarik ez baitzegoen eta horrek askatasuna uzten zuen norberarentzako interesgarriena eta garrantzitsua zena kontatzeko.
   
  Bukatzeko, azken ukituak eman diogu sitesari eta ebaluazioa betetzen joan gara honetara igotzeko. Gaurkoz eta betiko bukatutzat eman dugu eta honekin batera bukatu da gure ibilbidea IKTko klaseetan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario