Eta nor da Ion Mitxelena?
Ion EHUko ikaslea da, Leioako fakultatean. Fisika ikaslea zehatz mehatz. Eta honi eskertu behar diogu azken hilabeteetan autobusek egiten duten ibilbide berria.
Azaltzen hasiko naiz. Azken hilabeteetan autobus gehienek unibertsitateko atzekaldetik sartzen ziren fakultatera, Askartza ikastolatik alegia. Hasieran istripu baten ondorioz zela uste genuen baina egunak joan ahala errepikatzen zen ekintza bihurtu zen. Lauhilabetea bukatuta eta oraindik arrazoia jakin gabe ibili gara, gaur arte.
Ion Mitxelenak bere graduko amaierako lanean gomendio batzuk egin zituen hasieran sortzen ziren autoilarei irtenbidea emateko asmoz. Proiektuak 3 alternatibak ematen zituen eta horietatik bat da gaur autobusek egiten duten ibilbidea egitea. Honi esker %25ean hobetu da, beraz, ESKERRIK ASKO ION!
Zorionekoa da Gradu amaierako lana zerbaitetarako baliagarria dela ikustea.
Hezkuntza Pil-Pilean
jueves, 8 de enero de 2015
sábado, 27 de diciembre de 2014
Cesar Bona Irakaskuntzaren Nobelaren bila
Zorioneko berria, azkenean Irakaskuntzaren Nobela lortzeko izenpetua izan den lehen irakasle Espainiarra. Munduko irakasle hoberena izan daiteke eta telebistan askotan ikusi ostean gauza bat errepikatzen duela konturatu nintzen.
"Hay que educar en emociones, en empatia y no tanto en contenidos" maiz azken bi urteotan unibertsitatean entzun dugu baina momenturarte ikusgai izan ez duguna. Badirudi Cesarrek hori lortu duela, teoria praktikara eraman duela eta horregatik irakaslegoaren aldetik bera bezalako irakasle gehiago eskatzen dute.
Proiektu batzuk laburbildu dezakete bere lana, baina pertsonalki, gustatu litzaidake bere egunerokotasunean egiten duen lana ikustea. Egunen batean hori lortuko dudalakoan nago, momenturarte telebistan ikusitakoarekin ez dut nahikorik.
Cesar Bona ezagutzen ez baduzue eta honetan sakondu nahi izanez gero bideo hau erabili dezakezue.

domingo, 21 de diciembre de 2014
Amaiera
Klase teorikoen amaierako sarrera da hau. Blogean lau hilabete honetan egindako ibilbidea azaltzen da, asteetan zehar egindako lana, ikasitako gauzak, sortutako galderak...
Irakasgaia ixteko, irakasgai honetan hasieran nuen interesa egunak pasa ahala gutxituz joan da. Ikt-een garrantziaz eztabaidatzeko denbora gehiegi izan da, aplikagarritasuna hausnartzeko espazio gutxi eta bereziki egindako lanekin ez dut askorik ikasi eta horrek denbora galtzearen sentzazioa ekarri dit.
Ikt-en aplikazioa sustatu nahi bada, baliabide berrien azalpena falta izan zait, izan ere ez ditut programa berririk ezagutu eta bloga ezezaguna izan bada trasteatuz ikasi dut.
Bukatzeko, norbaitek hau irakurtzen badu, berarentzako niretzat baino baliogarriagoa izatea espero dut., eta ni baino gehiago honekin disfrutatzea.

jueves, 18 de diciembre de 2014
2014-12-18
Azken klase!!!! Eskerrak bukatu direla klaseak. Dokumentatzaileen azken aurkezpena izan da, talde guztien ebaluazioa entregatzeko egune eta irakaslearen ebaluazioa egiteko eguna. Irakasgaiari bukaera emateko bideo batzuk jarri dizkigute, Eskola berriaren inguruan eta Ikt-en inguruan.
Guztiz ados nago bideo hauetan azaldutakoarekin baian kantxata nago gauza hauek erakusten diguten pertsonak gero guztiz kontrakoa egiten dutela ikusteaz. " Predicar con el ejemplo" saldu eta esaten dutena ez bete.
Azken finean gauzak aldatzeko erramintak norberak ditu.

jueves, 11 de diciembre de 2014
2014-12-11
Aurreko egunean aurkezpenak bukatu zirela uste banuen, erratuta nengoen, dokumentatzaileen lanen aurkezpena falta zen. Dokumentatzaileek euren lana burutzeko erabilitako Sites-ak erakutsi dizkigute.
Sites hauetan aurreko eguneko aurkezpenen pilaketa azaltzen dute. Dokumentatzaile talde bakoitzak aurreko eguneko talde batzuen lana batu eta Sitesean partekatu behar zuten. Batzuk Sites-a azaldu dute, beste batzuk, taldeen lana batzeko egindako ibilbidea azaldu digute eta azken finean bakoitzak egindako lanaren aurkezpen laburra egin digute.
Bukatzeko irakasleak galdera bat bota digu: Lehengo eguneko galderak erantzuteko gai izango ote ginen kutrimestre honen amaieran. Esan beharra daukat ikastea espero nuena ez dudala ikasi eta honekin batera ezer berririk ez dudala ikusi.

Eredu Polita
Zenbat alditan ikusi ditugu urritasunen bat duten haurrak elkarrekin jolasean, eta urritasunik ez dutenek beste jolas talde bat sortzen dutela. Bideo hau ikusi nuenean malkoal atera eta haur guztiak horrelakoak izateko nahia etorri zitzaidan.
Ezberdinen arteko errespetua eta normalizazioa beharrezkoa dugu, guztiok batera eraikitzen baitugu mundua.
Zerbait normala izatea nahi badugu, berezia izateari utzi beharko lioke.

martes, 2 de diciembre de 2014
Azterketa Gabeko Hezkuntza
Aurten irakasteko eredu berria ezaguu dugu, Begoñazpi Ikastolaren eskutik Azterketa gabeko irakaskuntza etorri da. Eredu hau Hardvar unibertsitatetik hartu dute. "Enseñanza para la Comprension" jarri diote izena eta honekin urteko azterketa guztiak ezabatu dituzte.
Irakasleak eta ikasleak oso gustora dabiltzate baina gurasoengan sortu da kezka, soilik selektibitatean pentsatuz, gai izango diren, gainontzeko ikasleek bezala, froga hori gainditu. Izan ere 4 urte daramatzate metodologia honekin eta Lehen Hezkuntzan egiten da soilik, beraz aratago emaitzarik ezin izan dira ikusi.
Ikasleek euren hobekuntzaz ohartzea du helburu etengabeko ebaluazioan, lehen egunetik hasten dena. Gurasoentzako kezka dena, selektibitate frogarena, ikasleek alde onak ikusten dituzte. Ikusteko dago oraindik, benetan espero dena lortzen dela eta emaitzak hobeak badira, lortuko da Hezkuntza sisteman aldaketak ematea???

Suscribirse a:
Entradas (Atom)