Aurreko egunean aurkezpenak bukatu zirela uste banuen, erratuta nengoen, dokumentatzaileen lanen aurkezpena falta zen. Dokumentatzaileek euren lana burutzeko erabilitako Sites-ak erakutsi dizkigute.
Sites hauetan aurreko eguneko aurkezpenen pilaketa azaltzen dute. Dokumentatzaile talde bakoitzak aurreko eguneko talde batzuen lana batu eta Sitesean partekatu behar zuten. Batzuk Sites-a azaldu dute, beste batzuk, taldeen lana batzeko egindako ibilbidea azaldu digute eta azken finean bakoitzak egindako lanaren aurkezpen laburra egin digute.
Bukatzeko irakasleak galdera bat bota digu: Lehengo eguneko galderak erantzuteko gai izango ote ginen kutrimestre honen amaieran. Esan beharra daukat ikastea espero nuena ez dudala ikasi eta honekin batera ezer berririk ez dudala ikusi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario