sábado, 8 de noviembre de 2014

2014-10-30

  Klase magistraletan ere, taldeka ibiliko gara batzuetan. Talde hauek zerrendaren araberakoak dira, beste behin ere ez digute gure kabuz sortzen utzi.
  egun desastrosoa izan da, asko kostatu zaigu ulertzea zer demontre egin behar zen, zein zen gure materiala lana egiteko eta zerbait egiten hasiko ginenerako saioa bukatu da.
  Ordenagailua eraman ez dugunez beste taldekoen ordenagailuak erabili behar izan ditugu, honek dakarren denbora galerarekin, noski.
  Lanak egin behar ditugunean ezinbestekoa da irakasleak berak argi azaltzea eta dagokion momentuan. Horretaz aparte, e-gelan egitekoak jartzea eta zerbait hor dagoela ez abisatzea horrelako nahasteak dakar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario