lunes, 17 de noviembre de 2014

Murrizketarik ez!

  Azken urteotan gobernutik murrizketa nahikotxo egin dira Hezkuntzan. Ez bakarrik Hezkuntzan, baina kasu honetan dagokidanagatik hezkuntzari buruz arituko naiz. Murrizketei esker ikas materiala murriztu behar izan da eskoletan, murrizketei esker irakasleak murriztu dira ikastetxeetan.

  Batzuen galdera da, batzuk diru laguntza gutxiagorekin lortzen badute, zertarako behar dute beste batzuk diru gehiago? Arrazoia izan dezakete horretan baina zergatik ematen zaio hain garrantzia gutxi hezkuntzari, irakasleei baldin eta etorkizuneko gizartearen prestakuntzan aritzen direnak badira.

  Hau kontutan hartzen ez dutela argi dago, ostantzean arduraz jokatuko lukete honen aurrean eta egin denarekin aberatzen esku utzi nahi dute hezkuntza. Berdin zaie kalitatezkoa izango den edo ez, argi dago herrialde bat kontrolatuta edukitzeko, herri analfabetoa interesatzen da gehien.

  Gure esku dago hezkuntza kalitatezkoa izatea, gure esku dago aldaketak suertatzea baina euren esku dago guri lana erraztea eta ez zailtzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario