lunes, 10 de noviembre de 2014

LOMCE Legea Non?

   Irailean LOMCE legearen inposaketa hasi zen eta horrekin batera gure lehenengo praktikak burutu genituen. Guk ikasitakoarekin desberdintasunik ikustea espero genuen baina ez, heldu ginenean oraindik ez zegoen ezarrita. Eusko Jaurlaritzatik denbora gehiago eskatzen zen baina egia esanda, ikastolen nahia izan da lege horren ezarpen eza.

   Wert legearen aurka agertu diren ikastola eta ikastetxe askok honeri muzin eginik aurreko legearekin jarraitu dute hezkuntza. Ez naiz sartuko lege honek ekartzen zituen aldaketak, folioan irakurrita esentzia, errealitatea galtzen da. Horregatik gustatuko litaidake Lomce-arekin lanean aritu zaretenok zuen esperientzia azaltzea, aurreko legearen eta berriaren arteko aldeak azaltzea.

   Alde edo kontra egon arren, jakina da hezkuntza legeak momentuan boterean dagoen gobernuaren araberakoa dela eta kasu honetan txertatuko dizuet niretzako oso adierazgarria izan den argazki bat.




No hay comentarios:

Publicar un comentario