sábado, 22 de noviembre de 2014

Oposaketen Plazak Nahikoak?????

   Kanpaiak entzuten hasi dira eta jendeari urduritasuna piztu zaio! Orain dela gutxi Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzako oposaketak aterako direla esan du. Seguruenik 2015 eta 2016 an egitekoak, baina plaza kopurua zehaztu gabe dago, momentuz behin behineko zifra bota dute, 400 inguru.

   Gradua amaituta izango dutenentzako suerte handia da bukatu bezain pronto edo bukatu gutxira oposaketak egiteko aukera edukitzea, ez baitira oso maiz ematen. Hala ere, printzipioz eskuragarri egongo diren plazak Hezkuntzan diardutenek ez dituzte nahikoak ikusten.

   Jubilazioak gehiago dira eta irakasleak eskatzen dira. Ez dago dirurik, baina ez dago gure etorkizuneko heroiak hezitzeko jende nahikorik, eta joera hau jarraituz gero eta gehiago izango dira faltan. Entzun duzue jubilazioen inguruan gertatzen dena? Langile gutxi daudela hainbeste jubilatuen pentsioak pagatzeko? Ba gauza bera hezkuntzan, jubilazio gehiago, lanpostu berriekin konparatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario